XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta emakume batek, herriko iturrian:

Haragikeriarik sutsuena ere, suak akabatzen din.

Brastakoan, apartatu egin nituen begiak orrietako zurrunbilotik; erdi zorabiaturik nengoen.

Hura zen, orduan, Egia Gurutzatuen sekretua!

Harrigarria, ez sinestekoa, zoragarria, baina zorabiagarria ere bai aldi berean.

Berriro finkatu nituen begiak orrien oihanean.

Eta Jenobeba esaten ari zen:

Zurrumurru gaiztoa zebilek herrian, Alfredo; susmo txarra diat: Liburu Magikoa hire eskuetan utzi nahi diat.

Eta aitonak, gazte, une berean:

Liburu madarikatu horrek zoritxarren bat ekarriko zigun azkenean.

Eta apaizak, orduantxe: